XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ilustratuek beren asmoak burutzeko porrot egin zutela esaten da, baina azkenean beren sorterrian, Frantzian, erreformak askoz ere sakonagoak eta erabatekoagoak izan ziren, odol-isurketa eta guzti; Frantziako Iraultza gertatu baitzen.

EUSKAL HERRIKO ILUSTRATUAK

Ilustrazioa Euskal Herrira ere heldu zen.

Mugimendua aldika kostako herrietan (Lekeitio, Mutriku, Bilbo edo Donostian) egiten ziren solasaldien bidez gorpuztu zen.

Herri haietan itsas portua zegoelako berriak eta atzerriko (batez ere Frantziako) argitalpenak errazago heltzen ziren.

Barnealdeko herri batean, Azkoitian, zegoen ordea solaskide-talde dinamikoena: Azkoitiko zalduntxoena (horrela deitu zien ironiaz jesuita batek).

Kide nabarmenetako bat Xabier Maria Munibe (1729-1785) izan zen.

Euskal ilustratu gehienak merkataritzan edo industrian ari zen nobleziakoak ziren, hau da, handikietakoak.

Frantzian ez bezala, ez ziren antiklerikal azaldu, baina hala ere ez ziren Euskal Herriko kleroaren begiko izan.

Azkoitiarren ideiak ez ziren gainerako herritarrengan sakon itsatsi, neurri batean kleroa kontra zutelako eta proiektua elitista zelako.

Xabier Maria Munibe, Peñafloridako kondea.